Oñatiko udala

C1 mailako ikastaro trinkoa antolatu du Udal euskaltegiak

2025/06/02
Card image cap
Ekainaren 23tik uztailaren 17ra luzatuko da

  C1 agiria eskuratzeko prestaketa ikastaroa antolatu du udal euskaltegiak, beste uda batez. 80 orduko ikastaro trinkoa izango da eta ekainaren 23tik uztailaren 17ra, goizetan, 8:30tatik 13:00ra egingo da. Ordutegia, dena den, partaideekin moldatu daiteke. Helburua, ikastaroan parte hartzen dutenak HABEko 2. deialdiko azterketa itxira joateko prestatzea da.

  Gutxienez 7 laguneko taldea behar da ikastaroak aurrera egin dezan. Gaur ireki da izen-emate epea eta ekainaren 17ra arte luzatuko da. Ikastaroaren prezioa 129,30 euro da baina langabezian egon eta laguntzarik jasotzen ez dutenek doan izango dute eta laguntza jasotzen dutenek edo ikasleek ere matrikula hobaritua daukate. Argibide gehiagorako, egokiena, Eltzian egokitu den udal euskaltegian galdetzea da. Izena ere, bertan eman behar da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!