Oñatiko udala

Bukatu dituzte Urgain eskola-sarrerako jolasgunea zaharberritzeko lanak

2026/07/03
Card image cap
Zorua belar artifizialez estali da eta jolas elementuak berritu dira

  Kimu Bat enpresako langileak arduratu dira Urgain herri eskolako sarrera nagusiaren ondoan dagoen jolasgunea eraberritzeaz. Gunea zaharkituta eta arriskutsu zegoen: gomazko zorua pitzatuta, ertzetan jasota eta jolas elementuak ere zahartuta zeuden. Haurren segurtasuna bermatze aldera adostu zuten Udalak eta ikastetxeko zuzendaritzak gunea eraberritzea.

  Jolasgunearen zorua estaltzen duen kautxuzko eremuan zeuden zuloak bete, jasota zeuden ertzak berdindu eta kautxuz errematatu dira. Gainera, kautxuzko zorua belar artifizialez estali da. Jolas elementuetan apurtutako edo galdutako piezak ordezkatu eta berriro margotu dira. Lanek 14.683 euroko aurrekontua izan dute eta oporrak hasi eta berehala burutu dira.

  Urgaineko jolasgunea ikastetxeak erabiltzen du eskola egun eta ordutan, baina irekita egoten da gainontzeko tarteetan, auzotarrek eta herritarrek erabili dezaten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!