Oñatiko udala

Bukatu dira Olakuako urmaelaren inguruak egokitzeko lanak

2025/12/16
Card image cap
Maila ezberdinetan berezitako aisialdi gunea eratu da

  Lanak egin bitartean hesiz itxitako berdegunean belarra berriro irten dadin lurrari buelta emanda amaitu ziren atzo Olakuako urmaela zeneko gunea egokitzeko obrak. Aurrez hesiak kendu ziren, ostiralean. Egurki enpresak egin ditu lanok. Ur hornidura sarea lurperatu, putzuaren oinarria hormigoiz estali eta anfiteatro itxurako egonleku mailakatuak egokitu dira garai batean ahateentzat urmaela zenekoan. Lanak guztiz osatzeko hainbat landaketa egingo dira ondoko belardian, parke izaera indartuz. Baina zein landare edo arbol sartu, datozen egunotan erabakiko da eta horren araberako hornidura prozesua abiatuko du udalak, lan berriak esleitzeko.

  Izarraizpe Paisajistak enpresak osatu zuen proiektua jarraituz, mailakatutako terraza moduko egonlekuak sortu dira urmaela zenekoan eta espazioa alboko lorategi eta jolasgunearekin integratu da, pasabideak eratuz. Zubia mantendu egin da, honek jolasgunearen gainaldeko bidearekin osatzen duen pasabide-gurutzea gordez, San Andres kooperatibako ordezkariek eskatu bezala. Parke berria topagune atsegin eta irisgarria izateko helburuz sortu da. Uztailean hasi eta orain amaitu diren lan hauekin, azken urteotan kezka-iturri bihurtu diren arratoiekin eta zikinkeriarekin amaitu nahi da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!