Brigadako pioi gidari plazarako onartu eta baztertuen behin behineko zerrendak argitaratu dira
 
                                            Sei lagun aurkeztu dira brigadako pioi gidari plaza betetzeko hautaketa prozesura baina lau bakarrik onartu dira, oraingoz. Onartu eta baztertuen behin behineko zerrendak kaleratu dira Gipuzkoako aldizkari ofizialean eta urriaren 7ra arteko epea ireki da erreklamazioetarako. Bi hautagai prozesutik baztertu dira, azterketarako tasa ez ordaintzeagatik. Onartu diren lau hautagaien kasuan lanposturako zehaztu zen lehen mailako hizkuntza eskakizuna agiri bidez egiaztatu duten ala ez ere argitaratu da. Bide batez, hautaketa prozesua zuzenduko duen epai-mahaia osatuko duten kideen berri ere emateko da iragarkian.
2022ko lan eskaintza publikoan jaso zen udal brigadako pioi gidari plaza. Ez lehen aldia plaza hau betetzeko deialdia egiten dela; pasa den udaberriaren hondarrean hautaketa prozesua bete gabe itxi zen, azken ariketa inork ez zuelako gainditu eta uztailean deialdi berria argitaratu zen. Udal brigadako pioi-gidari plaza oposizio-lehiaketaz beteko da. Hautagaiek azterketa teoriko-praktikoak eta gaitasun eta nortasun probak gainditu beharko dituzte eta euskara maila egiaztatzen ez dutenek, euskara azterketa ere bai. Lehiaketa fasean berriz, lan esperientzia, formazio akademiko gehigarria eta eskatutakoaren gaineko gidabaimenak izatea baloratuko da.
Iturria: Oñati Irratia
 
                  Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!
 Oñatiko udala
 Oñatiko udala 
           
                           
                          