Brigadako peoi lanpostua aldi baterako kontratatu nahi du Udalak
Udaleko brigada taldearen lan pilaketari aurre egiteko peoi bat aldi baterako kontratatzea erabaki du Udalak; maiatzetik aurrera auzo-jaiak eta kaleko ekital-diak ugaritu egiten dira eta horien ondorioz sortzen diren beharrak egoki burutzea bermatu nahi da. Aldi baterako lanpostu hori betetzeko Lanbidera jo da.
Hautaketa prozesura aurkeztu ahal izateko, eskola graduatua edo DBHko gra-duatua, B gida baimena eta 1.go mailako euskara ezagutza izatea eskatzen da. Horrez gain, lan esperientzia eta prestakuntza ikastaro osagarriak baloratuko dira. Hala, orga-jasotzaile edo aldamio muntatze ikastaroak izatea baloratuko da, besteak beste. Udalak, aldi baterako lan kontratua eskaintzen du, %100eko lan jardun osoarekin. Interesatuek Lanbideren web atariaren bitartez eman behar dute izena, lehenbailehen, lan eskaintza pasa den astean argitaratu eta epea bihar amaitzen baita. Hautatzen den langilea ere berehalakoan hasiko da lanean.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!