Botiken koordainketarako laguntzak eskatzeko epea zabalik dago gaurtik

2016/02/01
Card image cap
Eskaera orriak anbulatorioan jaso eta bete ondoren bertan aurkeztu daitezke

  Hamar eguneko epea eman du Eusko Jaurlaritzak botiken koordainketarako diru laguntzak eskatzeko, otsailaren 1etik 10era.

  Botiken koordainketarako laguntzak diru sarrera urriak dituzten kolektiboei zuzentzen zaizkie: 18.000 eurotik beherako irabaziak dituzten pentsiodunei, epe luzeko langabeei eta egoera irregularrean dauden eta baliabide ekonomikorik ez duten pertsonei. Diru laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituztenek dagokien eskaera egin behar dute. Eskaera orriak anbulatorioan jaso eta behin beteta bertan entregatu daitezke. Dokumentua ofizial eginez sarrera zigilua emango diote eta eskatzaileari egiaztagiria. Eskaera behin egin behar da eta ordainketa berriz, bi zatitan gauzatuko da. Argibidetarako, osasun etxera jo daiteke.

  Eusko Jaurlaritzak, 7 milioi euro bideratuko ditu aurten botiken koordainketa arintzeko laguntzetara.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!