Oñatiko udala

Bonbon noir antzerki taldeak udazken-neguan beteko du egonaldi artistikoa Oñatin

2021/05/21
Card image cap
Udal ordezkariak eta kultura sortzaileak atzo Oiartzunen
Muntatuko duten antzezlana 2022ko otsailean estreinatzea aurreikusten da

  Geuretik sortuak egitasmoa abian da jada. Hori irudikatuz sortzaile eta udal ordezkarien topaketa egin zen atzo Oiartzunen.

  Oñatin egonaldia artistikoa egingo duen taldeko kiderik ez zen egon atzoko ekitaldian, baina udal ordezkariekin harremanetan daude. Hala, egonaldia udazken-neguko hiru astetan banatzea aurreikusten dutela adierazi diete eta muntatuko duten ikuskizuna estreinatzeko data ere finkatu dute, 2022ko otsailean izango da. Dena den, aurrez aurre ezagutu eta xehetasunak lotzeko ekainean bilera egitekoak dira.

  Geuretik sortuak Udalbiltzaren kultura proiektua da. 30 udalek parte hartzen dute, tartean Oñatik, eta 26 sorkuntza lan babestuko dituzte: 16 ipuin, 5 antzezlan eta 5 film labur. Egitasmo honetatik sortuko diren lanak udazken-neguan aurkezten joango dira hartarako propio sortuko den zirkuituan. Ondorioz, Oñatin, Bonbon noir taldearen antzezlanaz gain beste artistek sortutako argitalpen, muntaia eta ikus-entzunezkoak ere aurkeztuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!