Bixente Urrutiak zinegotzi kargua utziko du, arrazoi pertsonalak tarteko

2021/11/04
Card image cap
Karmelo Guridik hartuko du haren lekua

  Udal ordezkaritzan aldaketak iragarri ditu EH Bilduk; arrazoi pertsonalak tarteko zinegotzi kargua eta gainerako ardurak utziko ditu Bixente Urrutia Elexpuruk eta hauteskunde zerrendan 12. postuan aurkeztu zen Karmelo Guridi Gallastegik beteko du haren lekua. Azaroaren 25eko Osoko Bilkuran gauzatuko da kargu-lagapen tramitea.

  Zinegotzi aldaketa honek ordekari politikoen berrantolaketa ekarriko du udal batzordeetan. Bixente Urrutia Zerbitzuak eta Landa Garapeneko batzorde burua izan da azken bi urteotan. Xabier Igartua Loidik hartuko du batzorde horren burutza eta utziko duen Sozioekonomia eta Turismo batzordearen burutza hartuko du Karmelo Guridik. Kirol batzordean ere jardungo du zinegotzi berriak.

  Arrazoi pertsonalak eraginda kargua utziko duen Urrutiak eskerrak eman nahi izan dizkie udal taldeko gainerako ordezkariei, herrikideei eta auzoetako ordezkariei urte hauetan guztietan emandako konfiantzagatik eta datorrenak ere ondo egingo du gaineratu du. Izaro Elorza alkateak Bixente Urrutiari eman dizkio eskerrak eten bariko konpromisoa erakutsiz, sekulako lana egin duela aitortuta. Karmelo Guridi Gallastegik ibilbide luzea du herrigintzan,  Izaro Elorzaren hitzetan, Aloña Mendiko eskubaloi sailean, Txantxiku Ikastolan… Ondo ezagutzen ditu alor horiek. Badaki zer den lan egitea, eta, oraingoan ere, horretarako gogoz da, gainera.

  Dagoeneko trantsizio aldian daude ordezkari aldaketa izango duten batzordeak. Lanerako gogoz dagoela esan du Karmelo Guridik eta egungo lantaldeak bidea asko erraztuko dit azpimarratu du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!