Oñatiko udala

Bixente Atxak Mondragon Unibertsitateko errektore kargua utziko du abenduan

2026/09/14
Card image cap
Oñatiarra 2005eko urtarriletik da errektore

  Ia 12 urtez bete duen ardura abenduan utziko duela iragarri du Atxak Mondragon Unibertsitatearen ikasturte-irekierako ekitaldian. Errektore gisa egin duen azken irekiera ekitaldia probestu du inguruan izan dituen administrazio, enpresa eta unibertsitateko langileei eskerrak emateko, beraiengandik jaso duen babesagatik, eta Mondragon Unibertsitateko errektore izateko pribilegioa izan duela esan du. Bixente Atxa hirugarren agintaldia betetzen ari da Mondragon Unibertsitateko errektore karguan, 2005eko urtarrilean hautatu baitzuten. Aurretiaz, zortzi urte egin zituen Goi Eskola Politeknikoko zuzendari eta Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza kontseiluko kide gisa. Oñatiarrak 61 urte beteko ditu datorren hilean.

  Donostian, ostiralean egin zen Mondragon Unibertsitatearen ikasturte hasierako ekitaldia. Ikasturte berri honetan 7.394 ikasle izango ditu Mondragon Unibertsitateak, eta 21 gradu eta 25 master ofizial eskainiko ditu; horien artean bost titulu berri.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!