Biltegi itxia egiten ari dira Olaitturrin
Olaitturrin, biltegi itxi bat egiten hasi zien pasa den astean, etorkizunean bertan egingo diren ekitaldietako materiala gordetzeko, beharra baldin badago. Biltegia argindar hartunea dagoen aldean egiten ari dira; zorua bota dute eta teilatua egingo dute hurrengo. Amaitzeko, teilatua belar edo material berdez estaliko da inguruarekin integratzeko. Lurkide enpresa ari da lanak egiten eta hilabete honetan bertan bukatzea aurreikusten da. Lanon aurrekontua 22.998 euro da.
Baina aurrera begira beste egokitze lan batzuk egin asmo ditu Udalak Olaitturrin; irisgarritasuna bermatzeko beharrezko egokitzapenak egingo dira, batetik, eta jolas-gunea erabilera anitzeko espazio bihurtuko da, bestetik, jolas-jarduerak, kontzertuak, zirkoa eta antzeko ekitaldiak hartzeko gure gisa prestatuz. Horretarako zoladura berria egingo da, gune ezberdinak sortuko dira eta beharrezko instalazioez hornituko da eremua. Egokitze lan horien proiektua idatzi eta obra-zuzendaritza egiteko lanak kontratu berri ditu Udalak. Aurrekontuak eskatu ziren eta jaso ziren biren artean merkeena hautatu zen. David Panadero Mansillak egingo du lana, 10.115 eurotan. Bi hilabeteko epea izango du Olaiturri guneko egokitze lanetarako proiektua idazteko.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!