Oñatiko udala

Bihar goizeko 7:30etan argi mozketa laburra egingo du Oñargik

2026/03/10
Card image cap
Bizpahiru minutuko etenak Oñargiko sare osoari eragingo dio

  Bustinzuloko Oñargiko subestazioa eta Iberdrolako linea arteko lotura aldatu egingo da bihar goizean eta egun konektatuta dagoen 2. lineatik 1 lineara aldatuko da. Maniobra hori goizeko 7:30etan egingo dute Oñargiko teknikoek eta bizpahiru minutu iraungo ditu. Oñargiko sare osoari eragingo dio mikro-mozketak eta halakoetan ohikoa denez, aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen da, argia, abisurik gabe berriro emango baita.

  Oñargiko subestaziora sartzen den Iberdrolako hornidura 1 linea horretara lotuta egon ohi da baina iazko maiatzean aldatu egin zen, Iberdrolak mantentze lan batzuk egin behar zituela eta. Azken 10 hilabeteetan ez da lehengoratu. Bihar goizean, ordea, aldaketa maniobra hori egingo da, aurrez, bizpahiru minutuko argi-mozketa izango delarik, 7:30etan.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!