Bidebarrietako DIA denda itxita dago
Gipuzkoa eta Bizkaiko DIA dendetako langileak hiru greba egun betetzera deitu dituzte ELA eta LAB sindikatuek, atzo, gaur eta datorren asteartean, martxoaren 5ean. Oñatin normaltasunez lan egin zuten atzo baina gaur ez da ireki Bidebarrieta kaleko DIA denda.
DIA taldeak estatu osoko 2100 langileren kaleratzea ekarriko duen EREa iragarri du. EREaren eta kaleratzeen kontra azaldu eta enplegua eta lan baldintzak babesteko eskaera eginez deitu dute greba bi euskal sindikatuek.Era berean, negoziazio mahaian ez daudela salatu dute, Gipuzkoa eta Bizkaiko dendetan gehiengo sindikala duten arren. Martxoaren 5erako egun beteko greba deialdia egina dago Gipuzkoa eta Bizkaiko dendetan eta martxoaren 11tik aurrera berriz, amaiera jakinik gabeko deia.
DIAk iragarritako EREak plantillaren % 8ari eragingo dio, 2064 langileri hain zuzen ere. Taldeak estatuan 287 denda ixtea aurreikusten du.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!