Oñatiko udala

Biblioporrak gida berria eskuragarri dago liburutegian

2026/06/15
Card image cap
Emakumion Etxian ere zenbait ale utzi dira, gehienak ikastetxeetara banatu ziren ostiralean

  Pasa den astearen hondarrean jaso zuten Biblioporrak gida liburutegian eta berehalakoan ikastetxeetara banatu zituzten; pandemiaz geroztik etxeetara, postontzietara banatzen zen baina ikastetxeen bitartez zabaltzea erabaki dute aurten, lehengo ohiturara itzulita. Horrek, inprimatutako aleen kopurua nabarmen gutxitu du, 4.500etik 1.500era murriztu baita Oñatiren kasuan. Inguruan haurrik ez duenak liburutegian eskuratu dezake Biblioporrak gida berria. Emakumion Etxian ale batzuk utzi dira eta laster udaleko web atarian ere zintzilikatuko da.

  Arrasateko Helena Azkarragaurizarrek egin du gidaren diseinua, azken bi urteetan bezala eta ohiko eskema jarraituz osatu da; Biblioporrak gidan gomendatzen diren dokumentu bakoitzeko iruzkin edo komentario labur bat idatzi da, irakurleak gutxieneko informazioa izan dezan. Biblioporrak gidan, liburu edo bildumak eta filmak zerrendatu dira. Aurten ere ez da musika gomendiorik jaso. Irakurgaiekin ez bezala, ikus-entzunezkoen atala orokorra da eta dokumentuak ez dira adinka bereizten.

  Liburuei dagokienean, hizkuntza eta historia aldetik kalitate aipagarria duten lanak zerrendatzen dira katalogoan. Adinka egiten den banaketan ez da aparteko nobedaderik, 0-5, 5-8, 8 urtetik gora, gazteak eta helduak adin tarteak berezitu dira. Guztira, 44 titulu gomendatzen dira. Ikus-entzunezkoen atalean berriz, sei film zerrendatu dira.

  Biblioporrak gida elkarlanean osatzen dute inguruko liburutegiek, Oñatiko udal liburutegiko ordezkariek ez ezik, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza eta Legazpikoek ere parte hartu dute. Ondorioz, gida, zortzi herrietan zabalduko da. 30 urte pasa dira jada Biblioporrak udako gida argitaratzen hasi zirela.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!