Oñatiko udala

Biblioporrak gida berria banatzen ari dira

2025/06/17
Card image cap
Herriguneko etxe guztietara zabalduko da

  Ekaina erdialdera argitaratu da Biblioporrak gida, ohikoa denez. Baina ez da ikastetxeetara banatu eta, azken bost urteetan bezala, herriguneko etxeetako postontzietan sartuz zabalduko da. Horretarako 4.500 ale eskuratu ditu Oñatiko liburutegiak. Gaur bertan hasi dira banaketa egiten.

  Arrasateko Helena Azkarragaurizarrek egin du gidaren diseinua, iaz bezala, baina azken urteetako eskema jarraituz, hala, Biblioporrak gidan gomendatzen diren dokumentu bakoitzeko iruzkin edo komentario labur bat idatzi da, irakurleak gutxieneko informazioa izan dezan. Biblioporrak gidan, liburu edo bildumak eta filmak zerrendatu dira. Aurten ez da musika gomendiorik jaso. Irakurgaiekin ez bezala, ikus-entzunezkoen atala orokorra da eta dokumentuak ez dira adinka bereizten.

  Liburuei dagokienean, hizkuntza eta historia aldetik kalitate aipagarria duten lanak zerrendatzen dira katalogoan. Adinka egiten den banaketan ez da aparteko nobedaderik eta iazko egokitzea mantenduz, 0-5, 5-8, 8 urtetik gora, gazteak eta helduak adin tarteak berezitu dira. Guztira, 44 titulu gomendatzen dira. Ikus-entzunezkoen atalean berriz, sei film zerrendatu dira, tartean, Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako Marco.

  Biblioporrak gida elkarlanean osatzen dute inguruko liburutegiek, Oñatiko udal liburutegiko ordezkariek ez ezik, Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza eta Legazpikoek ere parte hartu dute. Ondorioz, gida, bederatzi herrietan zabalduko da. Biblioporrak-2025 UDA gida etxeetara zuzenean banatuko da, esan bezala, baina ale batzuk liburutegian jarri dira eskuragarri eta udaleko web atarian ere zintzilikatu da, interesa dutenentzat.
30 urte pasa dira jada Biblioporrak udako gida argitaratzen hasi zirela.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!