Oñatiko udala

Bi padel kantxa estali egiteko proiektua idazteko kontratazioa hizpide izango da Tokiko Gobernu Batzarrean

2025/07/10
Card image cap
Asfaltatze lanen 2025eko kanpainaren kontratazioa aldatzea ere proposatuko da

  Zubikoa kiroldegian bi padel kantxa egiteko aukera sortu zaio Udalari, Foru Aldundiko dirulaguntza bati esker. Padel kantxak egun estali gabeko tenis kantxako eremuan egokitzea da asmoa, baina proiektu teknikoa idazteko lana kontratatzea proposatuko da arratsaldeko bileran.

  2025eko asfaltatze lanen zerrenda onartu zuen gobernu taldeak, apirilean, baina hainbat lekutan aurreikusi ez ziren lan gehigarriak egitea komeni dela ikusita, orduko kontratazioaren aldaketa aztertuko da gaurko batzarrean. Era berean, udalak deitu dituen hainbat dirulaguntzen ebazpen proposamenez arituko dira gobernu taldeko kideak: gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteei zuzendutakoak, Herri Onurako Mendietako artzain txaboletan egindako lanak arintzeko dirulaguntzak edota Auzotasuna deritzon diru-atal gehigarriaren deialdira aurkeztu direnak.

  Dirulaguntzen atalean beste batzuk ere aztertuko dira: Gureak tailerretara joateko garraio gastua arintzeko eskaera edota Baskonia globalizazioan jardunaldiak gauzatzeko Nabarralde fundazioari onartu zitzaion dirulaguntzaren bigarren zatiaren ordainketa.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!