Oñatiko udala

Bi farola berri jarri dira Olabarrietako bidegorrian, argiteria osatuz

2026/03/12
Card image cap
Legarrekua baserri azpian bi argi puntu jarri dira, auzotarren eskariari erantzunez

  Olabarrieta auzoko bidegorriaren argiterian hainbat hobekuntza lan egin ari dira; LED argiak jarri ziren hasieran, aurreko luminariak aldatuz, eta orduan antzeman zen puntu beltz bat argitu da orain, Legarrekua baserri azpitik doan tartea, hain zuzen. Auzotarrak izan ziren argi faltaren berri eman eta farolak jartzea eskatu zutenak. Ingurua aztertuta bi argi puntu jarri zitezkeela ikusi zen eta horixe egin dute udal brigadako langileek, bi farola berri jarri dituzte bidegorrian, Legarrekua baserriaren parean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!