Oñatiko udala

Bi administrari lanpostu betetzeko deialdia egin du udalak

2021/07/23
Card image cap
Administrarietako batek HAZ zerbitzuan lan egingo du
Hautaketa prozesua Lanbideren bidez bideratzen ari da

  Aldi baterako eta premiaz bete beharreko lanpostuak dira udalak eskaintzen dituen bi administrari lanpostuak; bat pertsonal departamenturako eta bestea Herritarren Arreta Zerbitzurako. Batxilergoa edo lanbide heziketa teknikari titulua eta euskarari dagokionean, 3. hizkuntza eskakizuna edo C1 maila izatea eskatzen da. Horrezaz gain, lan eskarmentua, IT txartelak eta prestakuntza osagarria izatea baloratuko da.

  Administrarietako bat pertsonal gaiez arduratuko da: bertaratze kontrola, nomina eta gizarte aseguruak, mediku altak eta bajak, lan kontratuak eta izendapenak edota lizentziak tramitatzea, besteak beste. HAZ zerbitzuan arituko denak berriz, jendaurreko arreta aurrez aurrez nahiz telefonoz bete beharko du, erregistro sarrerak egin, dokumentazioa jaso, eta abar.

  Hautaketa baldintzei eta lanpostuei buruzko bestelako xehetasunak www.lanbide.eus topatuko dira, izena emateko prozesua web atari horretatik bideratzea erabaki baitu udalak. Izen-emate epea uztailaren 27an amaituko da.

  Bi administrari lanpostu hauek lehenbailehen bete nahi ditu udalak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!