Oñatiko udala

Bi adin txikiko atxiki ditu udaltzaingoak zelaiari su eman eta kalteak eragiteagatik

2026/06/22
Card image cap

  Baserritar batek eman zuen gertatutakoaren berri pasa den astaren erdialdean, adin txikiko batzuk sua eman ziotela Garagaltzako zelai bati. Inguruan zeuden nagusiek sua itzaltzea lortu zuten baina terreno zati bat erre egin zen. Adin txikikoak atxikitzen saiatu ziren arren ez zuten lortu. Ostiralean adin txikikoak inguru beretsuan ikusi zituzten, atzera zelaiari su ematen. Udaltzaingoari abisua eman eta berehalakoan atxiki zituzten. Gurasoekin berba eginda, hauen ardurapean utzi zituzten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!