Beldur Barik lehiaketan publikoaren sarirako hautagai nagusietakoa da Larraña institutuko Egoki-1 taldea
Beldur Barik erakundeen arteko programa da, Emakundek, EUDELekin eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiekin lankidetzan sustatzen du, gazteen artean indarkeria sexista prebenitzera bideratuz. Indarkeria matxistaren aurrean hausnarketa, eztabaida eta kontzientzia aktiboa sustatzea da helburu, berdintasunezko gizartea eraikitzeko tresna gisa. Jarrera matxista edo sexista baten inguruko ikus-entzunezkoa egitea eskatzen zaie gazteei. Gehienera 3 minutuko iraupena duen lana sarean zabaldu behar dute eta ikusleek bozkatzeko aukera dute. Bozka horien arabera Publikoaren saria ematen da eta adinez berezitutako bi kategorietan beste sari batzuk ere izaten dira, banakako zein taldeko lan onenentzat. Sari banaketa ekitaldia Derion arratsaldean egingo den Topaketaren amaieran egingo da. Bertan izango dira Larraña institutuko ikasleak ere.
Lehen aldia da Larraña institutuko ikasle talde ba Beldur Barik lehiaketara aurkeztu dena eta Publikoaren sarirako hautagai nagusienetako bat da, egindako lanak boto ugari bildu baititu.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!