Oñatiko udala

Basterretxearen “Euskal artzainari” eskulturaren eta San Martin ermitaren mantenu falta salatu du EAJk

2026/03/18
Card image cap
Tokiko ondarea eta bere balioa zaintzearen beharra aldarrikatu dute jeltzaleek

  EAJk gogor kritikatu du Urrintxo inguruetan dagoen Euskal artzainari Nestor Basterretxearen eskulturaren eta San Martin ermitaren mantenu eza. Bi toki horiek ez dute behar bezalako zaintzarik eta mantentze-lanik jasotzen, jeltzaleen arabera. Salaketa hedabideetara bidali duen ohar bidez zabaldu du EAJk.

  Urtebete baino gehiago da Basterretxearen eskultura mantentzea eskatu zutela baina oraindik ez zaio erantzunik eman. Bestalde, San Martin ermitaren egoera txarra salatu dute jeltzaleek, hormak grafitiz estalita daudela eta eraikinaren itxurari ez ezik, tokiko ondarearen balioari eragiten diola salatu dute. Udalerriaren ongizaterako eta gure historia eta ondarea zaintzeko espazio horiek mantentzea funtsezkoa dela esan du Amaia Erostarbek. Eta gaineratu du San Martin ermitan bezala herriko beste eremu batzuetan ere garbitzen ez diren pintadak daudela, udalerriko espazioak egoera onean mantentzea arazo bihurtu delarik. Pintada horiek ezabatzen berehala hasi dadila eskatu diote jeltzaleek Udal gobernuari, egungo paralisia eta utzikeria gainditu eta tokiko ondarea errespetatzen dela bermatzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!