Bake epaile berria izendatzeko beharra azalduko da gaurko Osoko Bilkuran
 
                                            Bake epaile postua lau urtetarako betetzen da eta horretan aritu den pertsona, Mª Karmen Telleria Rodriguez, 2021eko ekainaren 11an izendatu zela gogorarazi dio Justizia Auzitegi Nagusiak Udalari. Hautaketa prozesu berria ireki beharko du Udalak Bake epaile berria izendatzeko. Aukeraketa Osoko Bilkurari dagokio eta horren inguruko argibideak emango dira gaurko batzarrean.
Kale Barria 2 zenbakiko lokala erosteko aukeraz ere eztabaidatuko da gaurko batzarrean. Udaletxearen atzealdean dagoen Elorriaga etxean 169 m2ko lokala eskuratzeko aukera eman zitzaion Udalari eta horren aldeko proposamena aurkeztuko da, arratsaldean. Gizabidea Fundazioak egindako eskaera ere mahai gainera aterako da; Tokixan izeneko proiektua aurrera eramateko Erguña Etxebarri baserriaren eta Usakon lurzati baten doako lagapena egitea eskatu du Gizabidea Fundazioak. Tokixan irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Debagoienean elikadura burujabetza sustatzea du helburu.
18:30etan hasiko da Osoko Bilkura eta 15 gaiko lan zerrenda azalduko da.
Iturria: Oñati Irratia
 
                  Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!
 Oñatiko udala
 Oñatiko udala 
           
                           
                          