Oñatiko udala

Azkoagain futbol zelaiko lurzorua konpondu eta belar-artifiziala aldatzeko proiektua eskatu du Udalak

2022/01/20
Card image cap
INJELAN enpresa ari da lana prestatzen

  Azkoagaingo futbol zelaiko belar artifiziala aldatu beharra dago. Halako materialak 10 bat urteko iraunaldia dauka baina Azkoagaingoa jarri zela 13 urte pasa badira, 2008an aldatu baitzen belar naturala kenduta. Futbol zelaiko zorua egoera txarrean dago, eta ez bakarrik belar artifizialaren bizitza-epea aspaldi bete zelako, drainatze arazoak ditu eta belar azpiko lurrean zuloak ere sortu dira. Arazoa bere osotasunean konpondu nahi du Udalak, Aloña Mendiko futbol sailarekin elkarlanean, eta lanei ekin aurretik proiektu teknikoa egingo du.

  Arloan diharduten hiru enpresei proposamenak eskatu zitzaizkien eta aurkeztu diren biren artean INJELAN S.L.k aurkeztutakoa lehenestea erabaki da, merkeena baita. Lana martxan dago, sei asteko epean egingo da eta, gauzak ondo, aipatu proiektu teknikoa otsaila erdialderako amaituta egongo da. Ondoren, lanak egiteko esleipen prozesua abiatuko da, lanak futbol txapelketak amaitzean egitea baita helburua, uztaila-abuztuan zehar.

  Azkoagain futbol zelaiko zorua konpondu eta belar artifiziala aldatzeko proiektu teknikoa egiteko lanek 8.107 euroko aurrekontua dute, BEZa kanpo.

Iturria:Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!