Oñatiko udala

Azaroaren 7an egingo da 17. Oñatiko Laburmetraien Rallya

2026/07/15
Card image cap
Antolakuntzak atzo arratsaldean zabaldu zuen data, sare sozialen bitartez

  Eguna jada finkatu eta jakinarazi du OLRren antolakuntzak azaroko lehen zapatuarekin izango da, 7an, hain zuzen ere. Gurean udazkeneko klasiko bihurtu den zine hitzordu honen bueltako beste baldintza eta ezaugarriak ere zehaztu beharko ditu antolakuntzak orain, baina atzoko data iragarpenarekin lanean hasita daudela eta aurten ere laburmetraien rallya egingo dela aditzera eman zuten.

  Urtetik urtera moldaketak egiten dituzten arren, eta horren adibide iazko rallya izan zen, taldeei gai edo egoera ezberdinak eman zitzaizkielako zozketaz, lehiaketaren baldintza orokorrak mantentzen dira. Taldeek 11 orduko tartea izaten dute gai edo egoera baten inguruko laburmetraia osatzeko, gehienez, 3 minutuko ikus-entzunezkoak osatu behar dira eta antolakuntzak emandako objektua edota lekuak agertu behar dira grabazioan. Lanak euskara hutsean sortutakoak izan behar dira, bai ahoz zein idatzietan ere, eta lanak adin guztietarako izan behar dira baina sortzaileek 15 urte edo gehiago izan behar dituzte. Horiek behintzat orain arteko oinarrietako batzuk. Baina aurtengoei buruzko xehetasun guztiak urri erdialdean edo jakinaraziko dira, izena emateko epea zabaltzen denerako.

  14 taldek parte hartu zuten iazko rallyan eta Piktxurs taldeak eta Iñigo Ugarte protagonistak irabazi zituzten laburmetraien rallyko lehengo eta interpretazio onena sariak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!