Auzoko programan ordezkapenak egiteko dinamizatzaile lan poltsa osatu nahi du Txatxilipurdi elkarteak
Auzoko 16 urtetik gorako herritarren topalekua da. Herritar guztien hizkuntza eta kultur aniztasuna onartu eta balorean jartzen du eta, pertsonen arteko harremanak oinarri hartuta, euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara gerturatzea du xede. Hortaz, euskara eta euskararen mundura harrera egiteko eta herriko elkarbizitza osasuntsua erabakitzeko ernamuina da Auzoko egitasmoa. Oñatin, asteazkenero bi talde elkartzen dira eta horien dinamizazioan diharduen langilearen ordezkapenak betetzeko lan poltsa osatu nahi du programaren ardura duen Txatxilipurdi elkarteak. Horretarako deialdia zabaldu du.
Gizarte hezkuntza gradua izan edo Heziketaren zein Gizarte Zientzien arloko gradu ikasketak izatea eskatzen da, magisteritza, pedagogia, psikologia, soziologia eta antzerakoetan titulazioa izatea hobetsiko direlarik. Hezitzaile euskaldunak bilatzen dira eta C1, EGA edo pareko titulazioa izatea eskatzen da. Lanean hasteko, sexu izaerako delitu ezaren ziurtagiria ere aurkeztu beharko du hautagaiak. Oñatikoa izatea, talde lanean aritzeko gaitasuna, antzeko lanetan esperientzia izatea, lanerako prestutasuna eta euskalgintza arloan esperientzia izatea eta herrigintzan egindako ibilbidea kontutan hartuko dira.
Auzoko programan ordezkapenak egingo dituen dinamizatzaileak, astelehenetik ostiralera 3-4 orduko lan jarduna izango du, asteazkenetan bi talde dinamizatuko ditu: 15:00-16:30etan eta 19:00-20:30 ordutegia duten bi saio betez eta lanerako materiala sortu eta saioak antolatu beharko ditu. Gainera, hilabetean behin ekintza berezi bat antolatu eta gauzatu beharko du.
Interesatuek ostegunera arteko epea dute curriculuma bidaltzeko. Helbide honetara igorri behar dira: onatikozerbitzuak@txatxilipurdi.eus Jasotako kurriku8lumen artean, eta profilaren arabera, hautagaiekin harremanetan jarriko dira. Informazio gehiagorako Txatxilipurdi elkarteko telefonoetara deitu eta Nerearengatik galdetu daiteke. Hauxe da telefono zenbakia: 688 786 660.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!