Oñatiko udala

Auzoetako jaietan berdintasun ikuspegia txertatu eta eraso sexisten kontrako kanpainak garatzeko elkarlana eskaini du udalak

2020/02/18
Card image cap
Auzo jaietako batzordeen ordezkariekin pasa den astean egin zen bileran proposatu zen

  Herriko jaietan berdintasun ikuspegia txertatzeko eta eraso sexisten kontrako kanpainak garatzeko udalak martxan duen plangintza aurkeztu zitzaien pasa den astelehenean auzoetako jai batzordeetako kideei. Aholkularitza eta baliabideak eskaintzeaz gain, elkarlanerako espazio bat ireki nahi da udaleko berdintasun departamentutik.

  Jakina da, auzoetako jaiek ezaugarri eta behar desberdinak dituztela. Horregatik, gaiaren lanketa auzoka egin eta bakoitzak dituen behar eta eskarien araberako plangintza osatzeko proposamena egin zien udalak. Elkarlanerako eta koordinaziorako espazio bateratuak irekitzeko aukera ere eskainiz. Era berean, zalantzak argitu edota proposamenak egiteko harremanetarako bideak eskaini zizkien udalak auzoetako jai batzordeei.

  Herrian jai asko daudela eta horietan jende asko biltzen dela jakinik, eraso sexisten kontrako kanpainak eta indarkeria matxista kasuetarako protokoloak  esparru horietara zabaltzea beharrezkotzat jotzen du Izaro Elorza alkateak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!