Auzo-konpostaren gaineko kanpaina berria martxan jarri ahalaz bat informazio bilerak antolatu dira datorren asterako.

2013/01/24
Card image cap
Bilera hauek, dagoeneko izena eman dutenei zuzenduta daude.

  Iazko udan ireki zuen udalak, auzo konposta egiteko aukera. Orduz geroztik 250nen bat herritarrek izena eman du eta hauei zuzenduta egingo dira informazio bilerak. Bilerak, astelehenetik ostegunera, arratsaldero 7etan egingo dira baina leku ezberdinetan. Astelehena eta asteartekoa, ETEO zaharrean izango dira, asteazkenekoa, kultur etxean eta ostegunekoa Zuazola institutuko aretoan.

  Ordubete inguruko iraupena izango duten bilera hauetan, konpostagailu komunitarioak jartzeko lehen fase honetan, konpostagailuak non jarri asmo diren azalduko da, beti ere, jaso diren eskaerak kontutan hartuta. Zer nolako funtzionamendua izango duten ere argituko da, eta gerora egingo diren formazio bileren berri emango da.

  Datorren asterako antolatu diren bilera informatiboak, esan bezala, dagoeneko auzo konposta egiteko asmoa adierazi eta izena eman duten herritarrei zuzenduta daude. Baina hartarako aukera ez da itxi. Udalak, mankomunitatearekin elkar lanean, herritarrak auzo konposta egitera animatuz, kanpaina berria abian jarri du. “Parte hartu auzo konpostajean!” lemapean, informazio triptikoak egin dira eta gaur-bihar bitarte herriko etxe denetara banatuko dira. 

  Euskaraz eta gazteleraz atera den informazio orrian, auzo konpostajea nork egin dezakeen, nola antolatuko den eta konposta zergatik egin behar den argitzen da. Era berean, parte hartu nahi duenak, izena non eman dezakeen ere azaltzen da.

  Horretarako biderik zuzenena, hau da izena emateko biderik zuzenena, Kale zaharrean eta San Lorentzon dauden informazio bulegoetara joatea da edo bestela, datorren asterako antolatu diren bilera horietakoren batera.

  Auzo konpostaren inguruko kanpaina berri honetan, izena, bihar hasi eta otsailaren 5a bitartean eman ahal izango da.

  Atez atekoaren inguruan pasa den astean hasi ziren parte-hartze bileren haritik, herritar askok dagoeneko izena eman duela esan digute San Lorentzoko bulegotik. Izena, bai auzo-konposta programan parte hartzeko, baina baita, duten terrenoren batean konpostagailua jartzeko. Bata eta bestearen artean, 15 egunetan, 80-100nen bat herritarren izena jaso dutela esan digute.
Izan ere, konposta egitera animatzen diren herritarrek, hobaria jasoko baitute hondakinen tratamenduari dagokion tasan. 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!