Auzo-konpostan parte hartzeko izena eman baina itxaron zerrendan dauden herritarrei asmoa berrestu nahi duten galdetuko die udalak.

2014/03/26
Card image cap
Frakzio organikoa zein auzo-konposta gunetara bideratuko luketen ere argitzea eskatuko zaie.

  Hartarako osatu den galdeketa laburra gertu dago eta gutuna, datozen egunotan jasoko dute auzo konposta programan parte hartzeko izena eman baina egun itxaron zerrendan jarraitzen duten kasik 500 herritarrek. Gutunak, helburu bikoitza du: auzo konposta egiteko iaz agertu zuten interesarekin jarraitzen ote duten argitzea batetik, eta hala denean, martxan dauden auzo-konposta guneetatik erabiliko luketena preferentziaren arabera zerrendatzea, bestetik.

  Proposamen berriak egiteko aukera ere ematen da, hau da eratu gabe baina  gune berriren bat eraikitzekotan non eraikitzea proposatzen den azaltzeko aukera ere ematen da galdetegian.

  Gutuna, datozen egunotan jasota, apirilaren 11rako erantzutea eskatzen da. Erantzun ezean, auzo-konpost programan parte hartzeari uko egiten diola ulertuko dute udal arduradunek eta itxaron zerrendatik ezabatuko dute.

  Deskuidoan, datozen egunotan udaleko gutuna jaso ez baina programan parte hartzen jarraitu nahi duenak, galdeketaren kopia udaletxean eskuratu dezake. Behin betetan, bertan, udaletxean utzi behar da.

  Udalak, martxan diren auzo-konposta guneak optimizatuz parte hartzeko interesa dutenen itxaron zerrenda murrizteko asmoa du aurten. Baina guneak erabiltzaile berrietara zabaldu aurretik, orain urtebete agertu zuten interesarekin jarraitzen ote duten jakin nahi du. Era berean, erabiltzaile gisa, zein gune lehenetsiko luketen ere argitu nahi da, planifikazio egokia egite aldera.    

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!