Oñatiko udala

Saihesbidetik herrigunerako sarrera, hilerri azpiko sarrera, itxi egingo da arratsaldean

2025/05/20
Card image cap
Autobusa ez da postetxeko geltokira sartuko, 14:30etatik aurrera

  Herriko hainbat lekutan egiten ari diren asfaltatze lanak Unibertsitate etorbidera iritsi dira gaur. Goizean, etorbidetik kanposantura aldera dagoen igoera asfaltatzen ari dira eta arratsaldean, artxibo ondoko errotonda asfaltatuko dute. Ondorioz, errotonda trafikorako itxiko da guztiz eta, horrek, autobus zerbitzuan zuzeneko eragina izango du, postetxe aurrealdeko geltokia bertan behera geratuko baita 14:30etatik 22:00ak arte. Bidaiariek Kalegoienako geltokira joan beharko dute autobusa hartzera, edo bertan geratu beharko dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!