Aurkeztu dute Oñatiko Nazioarteko Lasterketa.

2012/06/04
Card image cap
Aurtengoa 10. edizioa izango da eta berriz ere elite mailako lasterkariak ikusi ahal izango ditugu Oñatiko kaleetan barrena.

 Ostiralean aurkeztu zuten udaletxeko osoko bilkuren aretoan Oñatiko Nazioarteko lasterketaren 10. edizioa. Antxintxiketan K.E. ordezkariak pozik azaldu ziren prentsaurrekoan, gaur egun bizi dugun egoera ekonomiko larriari aurre eginez, beste urtebetez, Oñatiko herriari elite mailako lasterketa bat eskaini ahal izango diotelako.

 Aurten krisia dela eta oso zaila izan da atleta afrikarrak lortu ahal izatea estatu mailan galdu diren probak asko izan direlako eta hori horrela izanik, azken hauek zailtasunak izan dituzte eta beraien herrialdetik irtetzeko. Hala ere, maila goreneko atletak izango direla ere baieztatu du Antxintxiketan K.E.

  Guztira 18 lasterkari izango dira. 8 Ethiopiar, 5 Marokoarrak, Espainiar estatuko 2, Eritrear 1, Argentinar 1 eta Euskaldun bat. Baina guztien artean korrikalari baten izena azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek, aurten ere oñatiarren artean hain maitatua den Chema Martinez madrildarra ikusteko aukera izango baitute herritarrek. Chemak ahalegin berezia egin behar izan du, baina gure artean oso maitatua sentitzeak, garrantzia eduki du madrildarraren baiezkoa ematerako orduan. Hala ere ez da estatuko korrikalari bakarra izango. Espainiar estatuko Jose España gaztea ere gure artean izango delako. Lur gaineko krossetan aditua da, eta Espainiako txapelduna izan da Junior eta Promesa mailatan. Hori horrela, ikuskizuna ez da faltako oñatiko kaleetan zehar.

  Baina ez da ahaztu behar azken urteetan bezala, elite mailako lasterketa izango dela Korpus bezperako kirol jaialdi honen ardatz nagusia, baina urtero bezela goizean hasita beste hainbat ekimen antolatu ere antolatu ditu Antxintxiketan taldeak 10 edizio honetarako.

  Bukatzeko, antolatzaileek ikusleei gogorarazi nahi izan diote lasterketa burutu bitartean kaleetan korrikalarien joan etorria azkarra bezain ikusgarria izango dela, baina era berean arriskutsua ere gerta daitekeela. Hori dela eta neurri bereziak hartuko dituzte herriko kale nagusietan korrikalariek eta ikusleek elkar trabarik egin ez dezaten.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!