Oñatiko udala

Atzeko kaleko trafikoa mugatu egin da goizean, argindar azpiegitura lanak egiteko

2026/04/15
Card image cap
Hariteri berria sartu da Foruen plazatik Ramon Irizarreko kuadrora bitartean

  Foruen plazako argiteria hornidura aldatu egingo da.; Portu kaletik egin da orain arte, baina Ramon Irizar parkean dagoen kuadrotik egingo da aurrerantzean. Horrek hariteria berria jartzea eskatzen du eta horretan aritu dira udal brigadako langileak gaur goizean, plazatik Ramon Irizarrerako tartean hariteria sartzen, alegia. Hariteria lur azpitik, kalea zeharkatzen duten erregistrotatik pasa da eta lanak egin bitartean, eremua zintaz itxi da, langileen segurtasuna bermatze aldera. Ondorioz, kalearen zabalera erdira ekarri da, trafikorako mugatuz. Auto eta ibilgailu txikiek pasatzeko aukera izan dute baina kamioiak kale Barriara desbideratu dira.

  Atzeko kaleak berez du trafikoa mugatuta, zamaketa lanetarako soilik irekitzen baita, 12:00ak arte, eta hortik aurrera, baimendutako ibilgailuak bakarrik sartu daitezke. Goizeko argiteria lanek ez dute, beraz, aparteko ondorio larririk eragin erdiguneko trafikoan.

  Argiteria hornidura aldatzeko lehen urratsa bete da, hariteria pasatzea, alegia; bigarrena, konexioa aldatzea, datozen egunotan egitea aurreikusten da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!