Atzeko kalea itxita egongo da bihar, iturri paretik Ramon Irizarreko bidegurutzera bitartean
Udal brigadak hainbat lan egin behar ditu Atzeko kalearen goialdean, oinezkoen gunea hasten den parean, iturria baino bizpahiru metro gorago. Ondorioz, kalea itxita egongo da. Dagokion seinalea Arantzazuko Ama eta Ultzegin kaleek bat egiten duten bidegurutzean jarriko da eta lurrazpiko aparkalekura edo garajeetara doazenek soilik egin ahal izango dute aurrera. Gainontzeko ibilgailuak Ultzegin kalera bideratuko dira; Atzeko kalearen behealdera edo Patrue kalera sartzeko, Ramon Irizarretik barrena joan beharko da.
Atzeko kalearen itxiera eragingo duten lanak goizean egingo dira eta, ondorioz, zama-lanetarako ordutegian ezin izango da Atzeko kalearen goialdera pasa. Ostegunean kalea normaltasunez irekiko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!