Atez ateko bulego ibiltaria martxan jarriko da datorren astean.
Olakua, San-Lorentzo eta Ugarkaldeko erabiltzaileei zuzenduta, hondakinen kudeaketarako informazio bulego ibiltaria Olakuako dorre honetan bertan jarriko dela ekainaren 2 eta 18an.
Helburua, informazio zerbitzua erabiltzaileengana gerturatzea da. San Lorentzoko bulegoa itxita, argibide guztietarako Kale Zaharrera joan behar izan da. Baina ekaineko bi egun horietan, astelehenean bertan eta hilaren 18an, bulego ibiltaria Olakuako dorrearen beheko solairuan egokituko da. Bertaratzen direnek, hautsitako ontziak aldatu eta poltsa konpostagarriak erosi ahal izango dituzte.
Bulegoa, goizeko 10:00-13:00 eta arratsaldeko 16:00-19:00retara irekiko da. Ondorioz, bi egun horietan, Kale-zaharreko bulegoa arratsaldez itxita egongo da.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!