Oñatiko udala

Astelehenean hasiko dute ikasturtea herriko ikasleek

2026/09/04
Card image cap
LIP gela estreinatuko da Urgain Herri Eskolan

  Udako oporrak astelehenean, irailaren 7an amaituko dira herriko ikasleentzat, Haur eta Lehen Hezkuntzakoentzat lehen eskola eguna izango da eta Bigarren Hezkuntzakoentzat aurkezpen eguna, eskolak asteartean hasiko baitituzte. Asteazkena, Arantzazuko Amaren Eguna, jai izango da Txantxiku ikastolan eta Elkar Hezin eta Urgainen eskolak goizez izango dituzte iraila osoan zehar.

  Baina 2026-2027 ikasturteko berritasun nagusia Urgain Herri Eskolan zabalduko den LIP gela da, Laguntza Intentsiboko Programa gela berria. Egiturazko programa hau ezohiko baliabide espezifikoa da hezkuntza-premia berezi iraunkorrak, larritasun handia eta muga funtzional nabarmenak dituzten eta eskolatzeko erantzun espezializatua, intentsiboa eta pertsonalizatua behar duten ikasleentzat. Halako gela espezifikorik ez zegoen Oñatin orain arte eta Urgain herri eskolan izango da aurrerantzean. Behar bereziak dituzten 4 ikaslerekin estreinatuko dute astelehenean. Oñati Institutuan berriz, zuzendaritza talde berria hasi da lanean. Oñati BH Institutuak Larrañako eta Aita Madina kaleko zentroak batzen ditu.

  Astelehenean, esan bezala, HH eta LHko ikasleak ikastetxera itzuliko dira, 2 urteko ikasle berriek, aldiz, egokitzapen egutegi berezia izango dute hiru zentruetan. Nagusienentzat aurkezpen eguna izango da: Txantxiku ikastolakoek 11:00etan izango dute aurkezpena; Elkar Hezikoek 10:00etan DBH-1, 2 eta 3. mailakoek eta 10:30etan DBH-4 eta batxilergokoek, eta Institutukoek 11:30etan DBH-1 eta 2koek, 12:30etan DBH-3,4 eta batxilergokoek eta Larrañan, azkenik, lanbide zikloetan hasiko direnek, hau da, lehenengo maila egingo dutenek 10:30etan eta 2. maila egingo dutenek 12:00etan. Guztiek asteartean hasiko dituzte klaseak. Enpresagintza Fakultatean ere datorren astean hasiko dute ikasturte berria eta titulazio eskaintza handituta gainera; Oñati Gestio Heziketak Marketing eta Publizitatea lanbide heziketako goi mailako gradua emango du.

  6-16 urte bitarteko ikasleek, bestalde, Oñatiko eskola-agenda berria jasoko dute. Oñatiko Emakumion Etxia lantzen da eta, iaz, LH5. mailan zeuden ikasleek osatu zuten, Mirari Sagarzazu hezitzailearen gidaritzapean. 1.500 ale argitaratu dira, ia 6.800 euroko aurrekontuarekin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!