Astelehenean egingo dira pioi eta pioi gidari lan poltsetarako azken azterketa praktikoak
Azterketa praktikoak zati edo atalka egiten ari dira. Iturgintzari buruzko probak egin ziren eta pioi gidariek, aurretik, kamioiari dagokiona ere bai. Astelehenean berriz, lanpostuaren egitekoarekin zer ikusia duten beste hainbat lan osatzea eskatuko zaie. Froga praktiko hauek baztertzaileak dira, gainditu beharrekoak. Hala, pioi gidari lan poltsarako hiru hautagai bakarrik geratzen dira eta pioi lan poltsarako berriz, zazpi. Guztiek, azken azterketa praktikoa, astelehenean 9.00tan Gaztelekuan izango dute.
Udala pioi eta pioi gidari lan poltsak osatu nahi ditu brigada lan taldean sortu daitezken bajak edota lan pilaketei berehala erantzun ahal izateko. Horrelako beharra izan da adibidez oraintsu, inauterietan. Lan karga berezi horri Lanbideko diru laguntzaz kontratatu ziren lau pioiri kontratua luzatuz egin zaie aurre. Berez, urtarrilaren 26an amaitzekoa zena, otsailaren 29ra arte luzatu zaie. Gerora, halako lanetarako, aipatu lan poltsetako zerrendak erabiliko dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!