Oñatiko udala

Asteko gobernu batzarra aurreratu eta bihar asteazkenez egingo da

2026/05/12
Card image cap
Pake Lekuko ebakuazioa, gizon eta emakumeen berdintasunerako dirulaguntzak edota Zubikoa eta Usakoko sorospen zerbitzuen kontratazioa hizpide izango dira

  Udal langileei zuzenduta ostegunerako deituta dagoen greba tarteko egunez aurreratu da aste honetako Tokiko Gobernu Batzarra eta bihar egingo da. 6 puntuko gai zerrenda osatu da eta aipagarria da Pake Lekuko ebakuazioa errazteko tabernako terrazatik arrapala egokitzeko lanak egin asmo dituela Udalak. Lan horien esleipenaz berba egingo da biharko bileran. Baina ez da izango mahai gainera aterako den kontratazio bakarra: Zubikoako kiroldegian urerako jarduerak gidatu, igeriketa ikastaroak eman eta igerilekuko zein Usako bainu-guneko sorospen zerbitzua kontratatzeko gaiaz ere arituko dira gobernu taldeko kideak.

  Auzotasuna deritzon dirulaguntza aurreratzeko Torreauzok egin duen eskaeraz eta interes orokorreko zerbitzuak hornitzen dituzten enpresek egindako zorupearen, lurzoruaren eta hegalkinaren okupazio tasa erregulatzearen beharraz ere eztabaidatuko da biharko batzarrean. Ohikoa baino egun bat lehenago egingo da aste honetako Tokiko Gobernu Batzarra, bihar, esan bezala, baina ohiko orduan, 17:00etan alegia.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!