Asteko azoka egubakoitzean egingo da
Abenduaren 6a jaiegun ofiziala izaki, azokako ohiko baserritar eta saltzaileak bezperan etorriko dira. Aste honetan beraz, asteroko azoka aurreratu eta etzi, ostiralez egingo da. Egun aldaketaren berri jakinarazi zieten saltzaileek ohiko bezeroei larunbatean, nahiz eta batzuk ezin izango duten joan lanean egongo direlako. Zenbait saltzailek ere kale egingo dute, ostiraletan beste azoka batzuetara joateko ohitura dutelako.
Ohikoa da gurean jaiegunen bat zapatuarekin datorrenean asteroko azoka bezperara aurreratzea. Hala egin zen urriaren 31an eta berdin egingo da aste honetan ere. Gogoan hartu beraz, aste honetako azoka zapatuan ez baizik eta etzi, ostiralean egingo dela gurean, jatekoa merkatu plazan eta ehunki eta osagarriena Errementari plazan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!