Asteazkenera arte itxita egongo dira Ongi hotela eta taberna
Gaueko 21:30ak inguruan eman zen sutearen abisua eta ertzainak eta suhiltzaileak minutu gutxiren buruan hurbildu ziren. Sua berehalakoan itzali zuten baina honek eragindako ke ugaria eraikinean ez ezik inguruko kaleetan zabaldu zen. Suhiltzaileak gauerdira arte geratu ziren Aita Madina kalean, sua berriro piztu ez zedin zaintzen. Ez zen zauriturik gertatu.
Gaur goizean Ongi taberna eta hotela itxita zeuden eta asteazkenera arte hala jarraituko dutela adierazi digute arduradunek. Atzoko suaren arrazoiak ikertzen ari dira eta suak berak eta keak eragindako kalteak aztertzen ari dira. Hoteleko eta tabernako instalazio elektrikoa eta bestelakoak errebisatzen ari dira, ireki aurretik dena ondo dagoela ziurtatzeko.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!