Oñatiko udala

Astearekin hasi dira Urbiako fondako teilatua konpontzen

2026/07/14
Card image cap
Argindar sistema, sukaldea eta logelen isolamendua berritzeko asmoa ere badu Partzuergoak

  Iazko abuztutik itxita dago Urbiako fonda. Iazko urtearen amaieran Urbiako Fonda S.L enpresak 1999tik zuen kontzesioa uzteko erabakia hartu zuen, eta Partzoneriaren esku geratu zen fonda. Gipuzkoa eta Arabako Partzoneriak eraikina konpondu eta berritzeko erabakia hartu du, datorren udaberrian kontzesio berrirako deialdia egiteko. Konponketa lanen aurrekontu orokorra 400.000 euro da, Partzuergoko ordezkariek jakinarazi zutenez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jasotzea espero dute.

  Fondako teilatua zaharkituta dago, itoginak ditu eta horiek konpontzeko lanak hasi zituzten atzo bertan. 165.000 euroko aurrekontua dute eta urrirako guztiz amaituta izatea espero dute. Ondoren, argiteria sistema berritu eta eguzki plakak jarriko dira, beste 135.000 euro inbertituz. Sukalde berria egingo da eta logelak isolatu eta arotz lanak egingo dituzte, azken urteetan etenik egon den fondaren ostatu zerbitzua indartu nahi delako. Partzoneriaren helburu nagusia fonda berriz zabaltzea da eta horretarako zerbitzuaren lizitzaioa deialdi publikora aterako da, datorren udaberrian edo. Bitartean, Urbiako Fonda S.L.rekin kontuak likidatuko dituzte.

  Baina Urbiako fonda San Inazio egunean zabalik izango da, pasa den astean aurreratu genizuenez. Catering enpresa bat kontratauko du Partzoneriak, jatekoa ea edatekoa eskaintzeko. Uztailaren 31ko egitaraua ere zehaztu da: meza izango da Urbiako ermitan, ohikoa denez, ondoren partzoneriak eskaintzen duen hamaiketakoa dastatu ahal izango da eta Herri kirol saioa eta trikitilariek girotutako dantzaldia ez dira faltako.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!