Asfaltatze lanak egingo dira datorren astean, eguraldiak aukera ematen badu

Herriko gune ezberdinetan asfaltatze lanak egingo dira datorren astean, astelehenean hasi eta ostiralera bitartean, eguraldiak hartarako aukera ematen badu; zaparradarik gabeko egunak behar dira asfaltoa egoki mantendu dadin. Okerrik ezean, Ugarkaldetik hasiko dira asfaltatze lan horiek egiten, astelehenean bertan. Dagoeneko hainbat astez atzeratu beharrean izan dira.
Ugarkalde auzoan berrurbanizazio lan batzuk egiten hasi dira udal brigadako langileak; espaloi zintarriak aldatu eta lorategi bat kendu dute, oinezkoen ibilbideari jarraipena eman asmoz eta ingurua ordenatuz irisgarritasuna bermatzeko. Lanak ez dira guztiz amaitu baina lehen gune hori asfaltatuz hasiko dira datorren asterako aurreikusten diren lanak. Gero, herrigunera hurbilduz joango dira, Olakuan, San Martinerako bidean, Bidebarrietan, Motxon kalean, eta Unibertsitate etorbidetik saihesbiderako bidean beste asfaltatze lan batzuk eginez. Amaitu, berriz, Bakardadeko Ama kalean amaituko da, ostiralean. Han ere, hainbat zulo estali behar dira eta Txaketuaneko bidegurutzea 16:00etan itxiko denez, astebururo bezala, Bakardadeko Ama kalea bi ordu lehenago ixtea prentsatu dute. Datorren astean egingo diren asfaltatze lanek, trafikoari puntualki eragingo badiote ere, Bakardadeko Ama kalerako bidea guztiz itxiko da, ostiralean, 14:00etatik aurrera.
Asfaltatze lan hauetako batzuk zoladuraren margoketa eskatuko dute, gerora. Oraingoz, asfaltatze lanak dira kontratatuta daudenak. Lanak, Asfaltos Urretxu enpresak egingo ditu, 39.500 eurotan.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!