Oñatiko udala

Arropen azoka Errementari plazan egingo da zapatutik aurrera

2025/09/11
Card image cap
Foruen enparantza ondoko lanak amaitu arte mantenduko da azoka-gune berria

  Uztailaren 28an hasi ziren plaza nagusiaren aldameneko lanak, arropa eta ehunkiak salgai jarri ohi diren gunean. Orduan jada Santa Marina plazara aldatu zen arropa eta osagarrien azoka eta bertan egin da sei astez. Baina logistika arazoak zeuden, inguruko errepideak estuak dira eta aparkaleku gutxi dago, eta Errementari plaza kokapen egokiago dela ikusi dute udal arduradunek. Hara eramango da larunbatean arropen azoka eta bertan mantenduko da plaza ondoko lanak amaitu bitartean, datorren udaberrian, gutxi gora behera. Kokagune berria saltzaileei azaldu zitzaien eta egokitzat jo zuten.

  Errementari plazak bi zati ditu eta ehunkien azoka kioskoa dagoen aldean kokatuko da. Larunbat goizetan aipatu plaza zatiaren inguruan dauden TAO aparkalekuak zintaz itxiko dira, saltzaileen ibilgailuentzat erreserbatuz.

  Arropa eta ehunkien azoka Errementari plazara aldatzen bada ere, elikagaien azoka, bere horretan, merkatu plazan mantenduko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!