Oñatiko udala

Arropa eta ehunkien azoka plaza ondora itzuliko da larunbatean

2026/06/24
Card image cap
Errementari plazan ia 10 hilabete eman eta gero ehunkien azoka bere ohiko gunera bueltatuko da

  Plaza ondoko jolasgunean egin diren egokitze lanek eragin zuten arropa eta ehunkien azoka lekuz aldatzea iazko uztailean. Lehenengo asteetan Santa Marina plazan muntatu zen baina irailaren 6az geroztik Errementari plazara aldatu zen, irisgarritasun arrazoiak tarteko. Saltzaileen ibilgailuak aparkatu ez ezik, muntatze eta jasotze lanetarako erosotasun handiagoa eskaintzen du Errementari plazak eta herritarrentzat ere egokiagoa dela ikusi da. Baina lanak amaituta, ohiko lekura itzuliko da arropen azoka larunbatean, hau da, plaza ondoko gunera.

  Errementari plazako kokaguneak balorazio ona jaso du baina saltzaile eta herritarren eskariz plaza ondoko gunera aldatzea erabaki da, hasieran adierazi zen asmoa beteaz. Hori bai, aurrerantzean, barrakak datozenean edo beste helburu batetarako plaza ondoko gune hori libratzea beharrezkoa denean, Errementari plaza izango da arropa azokaren behin behineko kokagunea berriro, ez baita aurreikusten Santa Marinara eramatea, lekuak irisgarritasun aldetik dituen mugak kontutan hartuta.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!