Arreta sozio-sanitario arloko Elkar Ekin Lanean programaren atal teorikoa amaitu da
Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen gizarteratze eta laneratzea sustatzeko dinamika da Elkar EKIN Lanean. 2025-2026 ekitaldirako 9 formazio ikastaro eskaintzen ari dira eskualdean, tartean, Oñatin antolatu zen Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta emateko ikastaroa. Bastida akademiak eman du Zubillagako Olaburu zentroan. 15 lagunek osatu dute alde teorikoa eta gehiengo zabal batek, 14k, formakuntza modulu guztiak gainditu dituzte. Horiek izango dira praktikak egingo dituztenak edo hasi dituztenak. Izan ere, erdiak jada atzo bertan hasi zituzten praktikak Aretxabaletako GSR egoitzan. Beste hiru Bastida akademian bertan egingo dituzte praktikak, maiatzetik aurrera, eta gainontzeko laurek Oñatin, San Martin egoitzan beteko dituzte praktika horiek, hasiera data zehazteko badago ere.
Elkar EKIN Lanean proiektuak hiru helburu zehatz ditu: Parte hartzaileek mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta emateko profesionaltasun ziurtagiria eskuratzea; ikasleen laneratzea erraztea eta administrazio egoera irregularrean dauden atzerritarren erregularizazioa. Azken bi helburu hauek bete dira jada, hein handi batetan; ikastaroa hasi zuten 15 lagunetatik 11 lanean ari baitira eta egoera administratibo irregularrean zeuden 10etatik 5 egoera bideratu dutelako, errotze soziolaboralaren bidez, beste bat ebazpenaren zain dago eta gainontzeko lauak, ez ohiko erregulazioa eskatzeko prozesuan daude.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!