Arrasatera eraman dute Olakuan errekara jausi den adineko emakumea

2019/04/30
Card image cap
Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute

  90 urteko emakumea da goizeko 11:00ak inguruan Olaran errekara istripuz jausi dena. Senitarteko batzuekin zegoen, autora igotzen saiatu da eta ez ustean, oreka galdu eta atzealdean zuen errekara jausi da. Senitartekoek beraiek eman dute gertatutakoaren berri SOS Deiak zerbitzuan eta udaltzainak eta suhiltzaileak berehala bertaratu dira. Emakumea, 4-5 metroko malda handiko ibaiertzetik jausi da, kolpe handia hartuz. Dena den, ez du konorterik galdu eta orientatuta egon da une oro, udaltzainek jakinarazi digutenez.

  Suhiltzaileek atera dute emakumea errekatik, kamilan. Ordurako anbulantzia istripu lekuan zegoen jada eta lehen artatze lanak bertan egin dituzten arren, 11:30ak inguruan Arrasateko ospitalera eraman dute hobeto artatu zezaten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!