Oñatiko udala

Armarri berritua aurkeztu du Oñatz dantza taldeak

2026/09/22
Card image cap
Korpus dantzari batez irudikatzen da taldeko ikur berria

  Oñatiko armarriko arrano eta oreinak mantendu dira baina aurrealdean, lehen planoan ikusten zen dantzariaren irudia aldatu da eta Korpus dantzaria jarri da. Armarri berritua Haurren Egunean aurkeztu zuen Oñatz dantza taldeak; udaletxeko fatxadan jarri zen oihalean ikusi zen eta baita taldeko kideek zeramaten kamisetetan ere.

  2016an barne hausnarketa prozesu bati ekin zion dantza taldeak eta hainbat aldaketa egin dira horren ondorioz, baina armarria egokitzea falta zen. Lanketa luze baten emaitza da armarri berria eta genero bereizketarik gabeko eta Oñatirekin estuago lotzen den armarria lortzea izan da helburua.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!