Oñatiko udala

Argiztapen lan berriak egiten ari dira kiroldegian eta Azkoagainen

2025/11/13
Card image cap
Pilotalekuan eta kantxetako harmailetarako sarrerak argiztatu dira eta LED teknologiadun fokoak jarri dira futbol zelaian

  Segurtasuna eta energia aurrezpena eskutik doaz herriko kirol instalazioetan. Berriki argiztapen lan berriak egin dira Zubikoa kiroldegian; argi gehigarria jarri da pilotalekuko kontrakantxan, gunearen argiztapena hobetuz, eta segurtasun argiak jarri dira pilotalekuko harmailetan eta kantxetako harmailetarako sarreretara dagoen arrapala argiztatu da. Lanok, 15.200 euroko aurrekontua izan dute. Gogoratu, Zubikoa kiroldegiko kantxa urdinean eta pilotalekuan argiteria aldatu eta LED teknologiako lanparak jarri zirela iaz, energia-eraginkortasuna hobetu, kontsumoa eta kostua murriztu eta CO2 isurketak gutxitzeko helburuz. Gainera, laster hasiko dira kiroldegiko eguzki instalazio fotovoltaikoa handitzeko lanak, kantxa urdinaren teilatuan. Instalazio berriak 55,68 kwp-ko potentzia izango du eta iaz jarri zen 125.12 kwp-ko instalazioa osatuko du.

  Argiterian aldaketak egiten ari dira baita ere Azkoagain futbol zelaian. Lau dorretan instalatutako metalezko halogenurozko 24 proiektagailu estankoren ordez LED teknologia duten 970 watiotako 20 proiektagailu jarri dira. Koadro elektriko orokorraren eta dorreen azpian dauden koadro osagarrien egoera egokitzen ari dira. Lanok INELCO 2001 SL enpresa egiten ari da, 42.185 eurotan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!