Oñatiko udala

Argi mozketa laburra egingo du Oñargik asteazken goizean, 7:30etan

2026/03/06
Card image cap
Minutu gutxi batzuk iraungo ditu argi etenak eta Oñargiko sare osoari eragingo dio

  Bustinzuloko Oñargiko subestazioa hornitzen duen 1-DE Iberdrolako linearen aldaketa egingo da asteazken goizean, eta iazko maiatzetik konektatuta egon den 2. lineatik 1 lineara aldatuko da. Maniobra hori goizeko 7:30etan egingo da datorren asteazkenean, martxoaren 11n, esan bezala, eta bizpahiru minutu iraungo ditu. Oñargiko sare osoari eragingo dio mikro-mozketak eta halakoetan ohikoa denez, aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen da, argia, abisurik gabe berriro emango baita.

  Oñargiko subestazioa sartzen den Iberdrolako linea aipatu 1 linea horretara lotuta egon ohi da eta bertatik hornitzen da herriko sare osoa. Iazko maiatza hasieran Arrasate eta Oñati arteko linean hainbat mantentze lan egin zituen Iberdrolak eta bezeroei ahalik eta kalte txikiena eragite aldera, lanean hasi aurretik Iberdrolako 2. linea paraleloa martxan jartzea erabaki zuten Oñargiko arduradunek eta halaxe mantendu da 10 hilabetez. Datorren asteazkenean kontrako maniobra egingo da eta aurrez, bizpahiru minutuko argi-mozketa egingo da, 7:30etan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!