Oñatiko udala

Argi mozketa laburra egingo du bihar goizean, 7:30etan, Oñargik

2025/05/05
Card image cap
Minutu gutxi batzuk iraungo dituen argi etena izango da Oñargik hornitzen dituen eraikin guztietan

  Iberdrolak hainbat mantentze lan egingo ditu bihar Bustinzuloko Oñargiko subestazioa hornitzen duen Arrasate eta Oñati arteko 1 linean. Lanek hiru ordu eta erdi irautea aurreikusten da.  Lanak hasi aurretik Iberdrolako 2. linea paraleloa martxan jartzea erabaki dute Oñargiko arduradunek, bezeroei ahalik eta kalte txikiena eragite aldera. Horretarako, argindar hornidura 1 lineatik 2. lineara aldatu beharko da. Maniobra hori bihar goizeko 7:30etan egingo da, bizpahiru minutu iraungo dituen mikro-mozketa eraginez. Horrelakoetan egin ohi denez, aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen da, argia, abisurik gabe berriro emango baita.

  Gogoan hartu beraz, bihar goizean, 7:30etan hiru minututik beherako iraupena izango duen argi-mozketa egingo duela Oñargik, bere sare osoari eraginez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!