Arazi IKT enpresak koordinatuko du Eskola Agenda 2030 programa herriko ikastetxeetan

2022/09/23
Card image cap
Eskola Agenda 2030ko ikasleen foroa
Lau urtetarako kontratua sinatu du Udalarekin

  Oñatiko Udalak 2002an sinatu zuen Udalsarea 21 iraunkortasunerako euskal udalerrien sarea sortzeko hitzarmena. Helburua, tokiko agenda 21 ezartzeko udalerri guztiak batzea zen. Gerora jasangarritasunaren aldeko konpromisoa jaso duten hitzarmen berriak garatu dira eta Udalak horiekiko atxikipena onartu du Osoko Bilkura ezberdinetan. Tokiko ekintza jasangarria eta Tokiko 2030 Agenda Euskadin bultzatzeko akordioa. Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien euskal sarearen berriztapena deritzon hitzarmena sinatu zen maiatzean. Oñatiko ikastetxeetan Eskola Agenda 2030 programa garatu, koordinatu eta laguntza teknikoa emateko zerbitzua kontratatzeko konpromisoa berretsi zuen Udalak eta hori beteaz kontratatu da Arazi IKT enpresa.

  Zerbitzua kontratatzeko esleipen prozesua arina izan da, ekaina eta uztailean zehar bete da eta ikasturtea hasterako Arazi IKT enpresa kontratatu da. Oñati ondo ezagutzen duen enpresa da Arazi, aurreko urteetan Eskola Agenda 2030 programa herriko ikastetxeetan koordinatu baitu. Esleipen prozesura aurkeztu zen bakarra izan da eta epai-mahaiak oso positiboki baloratu zuen enpresaren proposamena; aurkeztutako memoria teknikoak eta proposamen ekonomikoak jaso zitzaketen puntuaziorik altuena lortu zuten, 100 puntu guztira.

  Udalaren aurrekontua 4.500 eurotan merkatuta kontratatu da 2022-2023 ikasturterako Arazi IKT enpresa. Urteko lanak ia 10.000 eurotan beteko ditu. Hori lehen urtean, kontratua lau urtetarako delako eta hala onartu zen ekaineko Osoko Bilkuran, 2026ra arteko zerbitzuaren konpromiso-kreditoari argi berdea emanez. Izan ere, orain arte urtez urte kontratatu den zerbitzua lau ikasturterako izenpetu da, hau da, 2025-2026 ikasturtea amaitu arte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!