Oñatiko udala

Araotzen jausi zen eskalatzaile bat helikopteroz Txagorritxura eraman zuten atzo arratsaldean

2026/06/12
Card image cap
Elgoibarko 56 urteko gizonezkoa da

  Inguruan zebilen pertsona batek eman zuen gertatutakoaren abisua 112 larrialdi zerbitzuan, 16:15 inguruan. Deitzailearen arabera, eskalatzaile batek erorikoa izan zuen, 30 metroko altueratik, eta lurrean kontziente zegoen.

  Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea, suhiltzaileak eta Osakidetzako osasun-langileak Araotzeko eskalada gunera gerturatu ziren eta jausitako gizona lekuan bertan artatu zuten. Pitin bat zorabiatuta aurkitu zuten baina odolik ez zuten ikusi. Altuera handitik jausita jasotako kolpearen ondorioz barruko lesioak izan zitzakeela eta, Gasteizko Txagorritxuko ospitalera eraman zuten, helikopteroz.

  Eskalatzailea 56 urteko Elgoibarko gizonezkoa da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!