Oñatiko udala

Araotzeko ostatuaren zerbitzu emakidarako oinarri berriak prestatzen ari dira udal teknikariak

2026/05/12
Card image cap
Egungo kudeatzaileak udalarekin duen kontratua bertan behera uzteko eskaera onartu da

  Azken Osoko Bilkurako gaietako bat izan zen eta aho batez onartu zen. Araotzeko taberna-jatetxe eta lau apartamendu turistikoen ustiaketarako zerbitzuaren emakida kontratua 2024ko irailean sinatu zuten German Mirassouk eta Udalak. Bost urtetarako kontratua lehenago eten litekeela jasota dago oinarrietan, baldin eta sei hilabete lehenago idatziz jakinarazten badu bi aldeetako batek. Kasu honetan, esleipendunak berak adierazi du emakida bertan behera uzteko asmoa, diru-sarrerak eta gastuak aurrez aurre jarrita kontratua aurrera eramateko zailtasunak argudiatuta.

  Udal arduradunek eskaera ontzat eman zuten, aho batez onartuta, esan bezala, baina kontratuaren klausulak dioena beteaz, zerbitzuaren kontsezioa indarrean mantenduko da, irailaren 30era arte. Bitartean, emakida berri baterako oinarriak prestatu eta prozesua abian jartzeko asmoa dago, Araotzeko ostatuaren zerbitzua ahalik eta denbora laburrenean eteteko.

  Udal arduradunak hasi dira jada zerbitzuaren emakidarako baldintzak prestatzen eta deialdia aste gutxiren bueltan argitaratzea espero da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!